Kontu kontalaria: Iñaki Lasa

Iñaki Lasak, jaiotzez gipuzkoarra izan arren, bizitza erdia baino gehiago darama Bizkaian. Antzerki, bikoizketa eta itzulpen lanetan aritu izan da eta, egun, irakaskuntzan dihardu.

Kontakizunen mundua bizi izan du umetatik: ahozabalik egoten zen aitonaren kontu eta pasadizoak entzuten. Euskalkiak maite ditu, baita ipuin, pasadizo eta kontakizunak ere; musika, bertsoak eta kantua gustuko ditu.

Ikuskizuna: Hegoamerikakoak eta 1001 gauak altxorrekoak

Maiatzaren 11n, asteazkenarekin, arratsaldeko lauetan, 60 bat pertsona elkartu ginen Floridako Ignacio Aldekoa kultur etxeko aretoan: gehienak euskaltegiko ikasle eta irakasleak.

Iñakik Hegoamerikako eta arabiar tradizioko bost ipuin eskaini zizkigun guztira.

Udaberria euskaltegia

Udaberria euskaltegia 1976an sortu zen. Gasteizen sakabanaturik lanean ari ziren hainbat irakasle elkartuz osatu zen euskaltegi hau. Geroztik, helduen euskalduntze eta alfabetatzea izan da bere eginkizunik nagusiena baina gizartean zeuden beharrei erantzun nahian ume eta gazteekin ere urtez urte taldeak antolatu ditu. Hasieran eskoletan kanpo ekintza bezala eta gero euskaltegiak dituen egoitzetan.

Udaberria euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Habe Erakundeak homologatua da.