Munduan beste asko bezala

Munduan beste asko bezala…

Munduan beste askok bezala, euskaldunok ere atsegin ditugu istorioak. Gaur egun, zinea da istorioak kontatzeko gehien erabiltzen den baliabideetako bat, eta euskaldunon ekarpena oparoa izan da alor horretan azken urteotan: Aupa Etxebeste!; Kutsidazu bidea, Ixabel; 80 egunean; Loreak; Amama; Handia; Errementari…. Gainera, film horietako asko arrakastatsuak izan dira: batzuek ikusle-kopuruaren errekorra hautsi dute; beste batzuek…

Irakurri gehiago
Bideo lehiaketa

BIDEO GUZTIAK IKUSGAI SARE SOZIALETAN

Bukatu da Udaberriaren II. Bideo Lehiaketara bideoak aurkezteko epea, eta guztira hamar bideo jaso ditugu: euskaltegian B2.1, B2, C1B2 eta C2ko ikasleak animatu dira parte hartzera; Presentación de María ikastetxeko gaztetxoek lau bideo aurkeztu dituzte, eta Osakidetzako mintzameneko eta Arabako Psikiatrikoko taldeek bideo bana. Mila esker guztioi lan ederra egin duzue! Eta parte hartu ez…

Irakurri gehiago
Pintxorik onenak Gasteizen?

Pintxorik onenak Gasteizen?

Duela aste batzuk jakin genuen Alea aldizkariaren bitartez miniaturazko sukaldaritzaren hiriburua izango dela Gasteiz. Martxoaren 8tik 14ra Miniature Pintxos Congress biltzarraren bosgarren edizioa egingo da gure hirian eta ospe handiko hainbat sukaldari (Andoni Luis Aduriz, Aizpea Oihaneder, Paul Arrillaga, Samanta Leskes eta Barbara Buanache) eta bisitari ugari erakarriko ditu. Aste honetan, horrelako ekitaldiei buruz zein iritzi duzuen…

Irakurri gehiago
BERRIKUNTZAK UDABERRIA EUSKALTEGIAREN BLOGEAN!

ADI! BERRIKUNTZAK UDABERRIA EUSKALTEGIAREN BLOGEAN!

Orain arte Udaberria euskaltegiaren blogean hainbat informazio baliagarri aurki zenezaketen (azterketei buruzko informazioa eta aholkuak, lehiaketak, Irakurraldi Irekiaren inguruko xehetasunak…), baina hemendik aurrera, bloga irakurtzeko ez ezik, idazteko ere erabili ahal izango duzue. Bai, ondo irakurri duzue, idazteko! Eta horretarako, hiru atal jarriko ditugu martxan: Baietz euskaraz! Euskaltegitik kanpo euskaraz aritzeko aukera gutxi duzu? Uste duzu ez…

Irakurri gehiago
2. Udaberria Bideo Lehiaketa!

UDABERRIAREN II. BIDEO LEHIAKETA!

BURUARI ERAGIN, SORMENA MARTXAN JARRI ETA ASTEBURU-PASA EDERRA IRABAZTEKO PREST? BADA, ADI! HEMEN DA UDABERRIAREN II. BIDEO LEHIAKETA! Iaz ez zenuten astirik izan? Ez zitzaizun ezer bururatu? Parte hartu bai, baina ez zenuten saririk eskuratu? Bada, aurten ere baduzue aukera! Animatu eta hartu parte Udaberriaren II. Bideo Lehiaketan! Erraz-erraza da: Hiru eta bost pertsona arteko…

Irakurri gehiago

Udako ikastaroak eta datorren ikasturterako zozketa

Aurtengo udan euskaraz, eta datorren ikasturtean euskaraz doan! Gizakiak halakoxeak gara, urte osoan zehar elikadura zaintzen dugu eta kirola egiten dugu osasuntsu egoteko, baina uda iritsi eta, entsaladak, ura, korrika egitea, gimnasioa eta abarrak ahaztu, eta horien ordez garagardoa, frijituak eta igerilekuko nahiz hondartzako bainu-zapia hartzen ditugu bidelagun. Eta gauza bera egiten dugu ikasturtean zehar…

Irakurri gehiago

Araba Euskaraz 2017 – Bastida

​Iñaki Ortiz de Villalba Udaberria euskaltegiko irakasle aritzen da, aspalditik. Hala ere, askoz ezagunagoa da euskal musikagintzan egindako lanagatik. Urte askoan Betagarri taldeko abeslaria izanda, azken boladan, berriz, bakarlari eta sortzaile lanetan jarduten du. Egindako azken lana aurtengo Araba Euskarazeko abestia izan da. Ikusiko duzuen bideoan, Iñakik kontatuko digu nolakoa izan zen abestiaren sortze-lana.​

Irakurri gehiago
Harkaitz Cano

Oporren ifrentzua

Beti oporretan. Harkaitz Cano. Susa, 2015 2015eko azaroan argitaratua, 2016an urteko libururik salduenetakoa izan zen Beti oporretan, Harkaitz Canoren azken liburua. Izenburuaren beraren jatorria adierazgarria bezain argigarria da. Izan ere, Xabier Montoiak, duela 20 urte, titulu bera eman zion disko bati, eta bertatik hartu ei zuen Canok. Baina kontua ez da hor amaitzen, Montoiak ere…

Irakurri gehiago

Idatzizko azterketarako aholkuak

Eguraldiagatik negu gorrian gaudela dirudien arren, heldu zaigu maiatza, hilabete seinalatua euskara-ikasle askorentzat; izan ere, garai honetan izaten dira IVAPen eta HABEren lehenengo bi egiaztatze-probak: batetik entzumena eta irakurmena, eta bestetik idazmena. Bi azterketa horien artetik, idazmen-proba izan ohi da ikasleoi amesgaizto gehien eragiten dizkizuena. Hori dela eta, sarrera honetan idazmen-proba egiteko zenbait aholku emango…

Irakurri gehiago

Irakurri, entzun eta gozatu Udaberriaren IV. Irakurraldi Irekian!

Ba al dakizu zer den irakurraldi ireki edo/eta jarraitu bat? Parte hartu al duzu inoiz halakoren batean? Irakurraldi jarraitu eta ireki baten helburua idazle edo liburu bat omentzea izaten da eta, aldi berean, honako hauek bultzatzea: literatura, hizkuntza jakin bat, irakurzaletasuna, ozenki eta jendaurrean irakurtzearen plazera… 2014. urtetik, Udaberria euskaltegiak urtero-urtero antolatu du irakurraldi irekia helburu horiekin…

Irakurri gehiago

Bideo Lehiaketa

JOAN NAHI AL DUZU ASTEBURU-PASA DOAN ZURE LAGUNEKIN LEKU ZORAGARRI BATERA? BADA, ADI! MARTXAN BAITA UDABERRIAREN l. BIDEO LEHIAKETA! Udaberria euskaltegiak 40. urteurrena betetzen du aurten, eta era berezian ospatu nahi dugunez, zuek guztiok ospakizunean parte hartzea nahi dugu. Horregatik, bideo bat prestatzeko proposatzen dizuegu. Bideoak, gehienez ere, bi minutuko iraupena izango du eta, jakina,…

Irakurri gehiago

Udaberrian webgune berria!

Kaixo! Gaur webgune berria estreinatzen dugu. Diseinu berria du, atal berriak eta irudi berria! Izan ere, aurten oso urte berezia da Udaberria euskaltegiarentzat, 40 urte betetzen baititu, eta zer edo zer berezia egin nahi genuen. Hilabeteak daramatzagu webgune berria prestatzeko lanean eta, azkenean, gertu dago ikus dezazuen. Eta gure bloga ere abian jarriko dugu. Helburua…

Irakurri gehiago