Antolatu ohi dugun jarduera arrakastatsuenetako bat Irakurraldi Irekia da. Euskaltegiak literatur lan bat hautatzen du eta irakurketa-egun bat antolatzen dugu. Horrez gain, egilea ere gonbidatu ohi dugu, zati bat irakur dezan, eta irakurketaren ostean, solasaldia izan ohi dugu harekin, bere lanaren bitxikerien berri izateko.

Urtero antolatu ohi dugu ekintza hau eta euskaltegiaren edota sare sozialen bitartez jaso dezakezu informazioa.

Irakurraldi Irekia

Ba al dakizu zer den irakurketa ireki edo/eta jarraitu bat?

Parte hartu al duzu inoiz halakoren batean?

Irakurketa jarraitu eta ireki baten helburua idazle edo liburu bat omentzea izaten da eta, aldi berean, honako hauek bultzatzea: literatura, hizkuntza jakin bat, irakurzaletasuna, ozenki eta jendaurrean irakurtzearen plazera…

2014.urtetik, Udaberria euskaltegiak urtero-urtero antolatu du irakurraldi irekia helburu horiekin guztiekin. Lagunduko al diguzu zuk aurten zeregin horretan?

Bada, lehenengo eta behin, aurten zein egile eta zein liburu aukeratu dugun jakin nahiko duzu, ezta?

Aurten liburu bat ez, hiru aukeratu ditugu, hirurak Patxi Zubizarreta idazlearenak: Gutun harrigarri bat (B1), Mundua lo dagoen bitartean (B2) eta Laranja bat zaborretan (C1).

Hurrengo asteetan egileari eta liburuei buruzko xehetasun gehiago ezagutu ahal izango dituzu; beraz, egon adi!

Eta irakurketaren egunean parte hartu eta liburuaren zati bat ozenki irakurri nahi baduzu, idatzi: irakurketajarraitua@gmail.com