Udaberria euskaltegian 40 urte daramatzagu Gasteizko helduen, gazteen eta umeen euskalduntze ibilbidean, eta 15 Urduña hirian. Denborak hainbat aldaketa ekarri dizkigu, baina funtsean izan garena izaten jarraitzen dugu, eta ikasleak bere xedea ahalik eta lasterren eta erosoen lor dezan egiten dugu lan, hizkuntzak ikasteko gaur egun dauden baliabideak erabiliz eta etengabe erronka berriei ere aurre eginez.

Udaberria euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE Erakundeak homologatua da eta Batuz Euskaltegi Homologatuen Elkarteko partaidea.

Euskaltegia izanik, hizkuntzaren alderdi komunikatiboa eta erabilera ditugu helburu; hau da, ikasleak euskara eta euskal kultura ikasteaz gain, bere egitea nahi dugu, betiere erabilera jomuga ( kanpo-ekintzak, barnetegiak, irakurketa irekia, lehiaketak…).

Azken batean, ingurunearen euskalduntzean eragiteko ezinbestekoa da hizkuntza jakitea eta erabilera areagotzeko eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzea.